miércoles, 30 de noviembre de 2016

PLEAREN GARRANTZIA

Zer da?
 
Ikasteko Ingurune Pertsonalak (PLE, ingelesezko laburduraren ondorioz: Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz hórrela.
 
Irakasleak zer jakin behar dute PLEari buruz?
 
PLE bat erabili ahal izateko, eskoletako irakasleak zenbait irizpide hartu behar dituzte kontuan.
 
PLEren ideiaren aurrean izan beharreko irizpideak:

1.- Ikasgelan PLEren inplantazioa aurrera eramateko, alfabetizazio digital maila lortu behar da; horregatik, ikasleen trebetasunen edo adinaren arabera, denbora gehiago egon beharko gara teknologiekin ekintza desberdinak egiten.

2.- PLEren lanketa beharrezkoa da, hainbat arloen arteko erlazioa ezarriz.

3.-Internet sarea da gehienbat klasean erabiliko dena, horretarako, bertan dauden baliabideak aztertzea derrigorrezkoa da.

4.- Sarean dauden zerbitzuak eta legalki nola funtzionatzen duen azaldu behar da.

5.-PLE bat eraikitzea prozesu motela da, beraz, klasean egiten diren gauzekin lotuta egon behar da.

6.- PLE zerbait pertsonala da horretarako, irakasle moduan, baliabide desberdinak eta zerbitzu desberdinak eskeintzea ez legoke gaizki, ikasleak gero, beraien kabuz interesatzen zaizkien edo gustoko dituzten tresnak erabiltzeari ekin egingo lukete.

7.-PLE ikasle bakoitzaren adinaren eta mailarekin erlazionatuta egon behar da.

8.- Eskola garaia bukatu ondoren, ikasteko tresna erabiltzea bultzatu behar dugu, horrela, bere bizitzan zehar etengabeko ikasketa egin dezake tresna horren bidez.

9.- PLE harreman ona dauka proiektuen oinarritzen diren ikaskuntza prozesuekin.

10.-Irakaslearen presentzia sarean handia bada, gure lanaren barruan, ikasleen identitate garapena aztertzeari eta modu batean “kontrolatzeari” denbora gehiago emango beharko diegu.
ADIBIDERIK?
 
Horretarako adibide gisa, Symbaloo erabiltzea aproposatzen dizuet.
 
Hona hemen nire Symbalooa:
 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario