miércoles, 30 de noviembre de 2016

NETIKETA, ZER DA?


PLEAREN GARRANTZIA

Zer da?
 
Ikasteko Ingurune Pertsonalak (PLE, ingelesezko laburduraren ondorioz: Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz hórrela.
 
Irakasleak zer jakin behar dute PLEari buruz?
 
PLE bat erabili ahal izateko, eskoletako irakasleak zenbait irizpide hartu behar dituzte kontuan.
 
PLEren ideiaren aurrean izan beharreko irizpideak:

1.- Ikasgelan PLEren inplantazioa aurrera eramateko, alfabetizazio digital maila lortu behar da; horregatik, ikasleen trebetasunen edo adinaren arabera, denbora gehiago egon beharko gara teknologiekin ekintza desberdinak egiten.

2.- PLEren lanketa beharrezkoa da, hainbat arloen arteko erlazioa ezarriz.

3.-Internet sarea da gehienbat klasean erabiliko dena, horretarako, bertan dauden baliabideak aztertzea derrigorrezkoa da.

4.- Sarean dauden zerbitzuak eta legalki nola funtzionatzen duen azaldu behar da.

5.-PLE bat eraikitzea prozesu motela da, beraz, klasean egiten diren gauzekin lotuta egon behar da.

6.- PLE zerbait pertsonala da horretarako, irakasle moduan, baliabide desberdinak eta zerbitzu desberdinak eskeintzea ez legoke gaizki, ikasleak gero, beraien kabuz interesatzen zaizkien edo gustoko dituzten tresnak erabiltzeari ekin egingo lukete.

7.-PLE ikasle bakoitzaren adinaren eta mailarekin erlazionatuta egon behar da.

8.- Eskola garaia bukatu ondoren, ikasteko tresna erabiltzea bultzatu behar dugu, horrela, bere bizitzan zehar etengabeko ikasketa egin dezake tresna horren bidez.

9.- PLE harreman ona dauka proiektuen oinarritzen diren ikaskuntza prozesuekin.

10.-Irakaslearen presentzia sarean handia bada, gure lanaren barruan, ikasleen identitate garapena aztertzeari eta modu batean “kontrolatzeari” denbora gehiago emango beharko diegu.
ADIBIDERIK?
 
Horretarako adibide gisa, Symbaloo erabiltzea aproposatzen dizuet.
 
Hona hemen nire Symbalooa:
 
 
 
 

miércoles, 23 de noviembre de 2016

INFORMAZIOA BILATZEN.

Familien dibertsitateari buruz hitz egin nahian nago. Horren ondorioz, zenbait lekutan informazioa bilatu dut. Gaur egungo gurasoei, familia desberdinak daudela sustatu nahi diet, gehienak familia tradizionalean zentratu egiten direlako.
 
Hala nola; familia nuklearrak, familia monoparentalak, haurrak adoptatu egiten dituzten familiak, seme - alaba gabeko familiak, gurasoak elkarrekin ez dauden familiak, konposatutako familiak, familia homoparentalak eta familia zabalak.
 
Hona hemen informazio ezberdinak:
 
  • Hasteko, Googlen "Diferentes tipos de familias" bilatu izan dut inolako komandorik erabili gabe, eta honako informazioa agertu zait:
 

  •  Bestetik, kakotxak erabiltzea erabaki dut "Diversidad familiar" jarriz, beste informazio mota bat lortu nahian, eta zenbait artikulu interesgarri aurkitu ahal izan ditut:


 

  • Azkenik, beste komando bat erabili dut, familia hitzan eta "tipos" hitzan zentratzeko nire bilakera eta honako informazio hau lortu dut:




Erabili ahal ditugu bilatzaile espezializatu ezberdinak informazio bera bilatzeko. Horrekin lortuko duguna, mota ezberdinetako fitxategiak aurkitzea izango da.

Hauek besteak beste:

1. SLIDESHARE:
Slidesharen,  aurkezpenak bilatzeko bilatzaile espezializatua da.

 
 
2. YOU TUBE:
You Tube, bestetik, bideoak eta bideo tutorialak bilatzeko sare garrantzitsua da.

 
 

Azkenik, sare sozialetan informazioa bilatu ahal dugu. Askotan informazio mordo lortu ahal dugulako,  informazio konkretua, bideoak eta argazkiak  besteak beste, zure gairekin zer ikusia izaten dutenak.

3. TWITTER:

 

ONDORIOAK:
 
Zenbait ondorio atera ditut informazioa bilatzerako orduan, hainbat web guneetan bilatu ostean,  batzuetan informazio gehiago aurkitu dut beste batzuetan baino. Ala eta guztiz ere, guztietan zer edo zer dagoela ikusi eta ikasi ahal izan dut.
 
Informazio gehiago aurkitu dut kakotxen artean gaia jarri dudanean Googlen, eta horregatik metodo hau erabiltzea eraginkorragoa dela uste dut. Ez bakarrik informazio gehiago dagoelako, bilatzerako orduan lasterrago bilatu ahal izan dudalako besteetan baino. Horregatik, Googlen kakotxen artean jartzea nahi den gai gomendatu egiten diet gurasoei erosoago delako.  
 

 
 

 


 
 

miércoles, 9 de noviembre de 2016

IRAKASLE MAITEA (VOKI)

IKTAK GARRANTZIZKO ERRAMENTA BELAUNALDI BERRIENTZAKO.

Gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan dira IKTak gure belaunaldi berrietan. Gaur egun, hauek ez dira denbora pasatzeko tresna moduan erabiltzen soilik. Izan ere, irakaskuntza - ikaskuntza prozesuan baliabide giza, IKT mordo sortu egin dituzte web guneetan zehar. 

Eskola publiko eta baita pribatuetan ere, teknologia berriak erabiltzen hasi egin dira, eta hauen erabilpena gero eta goiztiarragoa dela esan beharra dago. HHn (Haur Hezkuntzan) ez dira IKT gehiegiz baliatzen, hala eta guztiz ere, haur txikiak beraien etorkizunean erabili behar izango dituzten teknologia horietara egokitzeko hurbilketa txiki  bat egiten hasi egin da zenbait ikastetxeetan. Normala da? Bakoitzaren izaera eta sinesmenen araberakoa da hau.
 
Bestetik, irakasleen eta gurasoen arteko komunikabide berriak suertatu egin dira. Duela zenbait urte, gutunen bitartez baliatzen ziren inolako kontaktua mantendu edota eduki nahi ezean. Egun,IKT espezifikoak sortzen joan dira kontaktu hau mantentzeko eta bilerak ezartzeko, hain zuzen ere: Blogak, korreoa, Google Drive, Ikastetxearen web gunea eta abar.



Horren ondorioz, IKTak izugarrizko influentzia dutela ikusi eta hausnartu ahal daiteke. Hauen erabilpena eta jakintza pixkanaka - pixkanaka hobetzen joatea ezin bestekoa dela uste dut. Ala eta guztiz ere, bestetik, gehiegizko erabilpena influentzia txarra ekarri ahal duela kontutan hartu behar dugu. Beti IKTak eta paperezko edota klaseko kideen arteko komunikazioa sustatu behar dugu, edozein kasutan, hauek tartekatuz beti. Adibide giza, Larrabetzuko eskola daukagu, konkretuki beraien web gunea.


Ikusteko aukera hemen daukazue: